single

ARTISTAK

Aarón Castrillo Collective

0

Aaron-Castrillo

Aaron Castrillo (bateria), Chuchi Garcia (kontrabaxua), Alvaro del Valle (gitarra), Palmira Cardo (bibrafonoa, perkusioa), Daniel Juarez (saxo tenorra), Juan Sebastian (pianoa)

2015ean Donostian sortutako talde honen liderra Aaron Castrillo bateria-jotzailea eta musikagilea da. Taldekide guztiek Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian (Musikene) ikasi zuten. Konposizio propioak egiten dituzte, hainbat musika-diziplinaren eraginpean, sailkatzen erraza ez den abangoardiako jatorrizko estiloan. Aaron Castrillo Heineken Jazzaldian jo izan duten hainbat bandatako kidea da: Luismi Segurado Trío, Tana Santana Project, Catalina’s Neues Jazz Quintet, The Soul Messengers, Víctor Antón Group edota Garob Band, zeinarekin bi disko argitaratu baititu, Bidaia eta NewFace.