single

ARTISTAK

Abdullah Ibrahim & Ekaya + Terence Blanchard

0

The Jazz Epistles

Abdullah Ibrahim (pianoa), Terence Blanchard (tronpeta), Jonas Gwangwa (tronboia), Noah Jackson (baxua, txeloa), Will Terrill (bateria), Cleave Guyton Jr. (saxo altua, txirula, klarinetea, piccoloa), Lance Bryant (saxo tenorra), Andrae Murchison (tronboia, tronpeta), Marshall McDonald (saxo baritonoa)

Hegoafrikako musikari bikain hau heldutasun artistiko ikusgarrira iritsi da, bere azken disko eta emanaldietan argi erakutsi duen bezala, eta esan daiteke esperientziaren, sentikortasunaren eta sormenaren gailurrean dagoela. Lurmutur Hirian jaio zen, 1934an. Haurra zela, musika erlijiosoa, abesti tradizionalak eta jazz asko entzun zuen eta soinu horien aztarnak oraindik ere antzematen zaizkio bere musikan. Lehen urrats musikalak Duke Ellington berberaren eskutik eman ondoren, Hegoafrikako instrumentista belaunaldi distiratsu baten ikur eta estandarte bihurtu zen Abdullah, garatu zuen estilo ezaugarriari esker. Azken berrogei urteotan, etengabe txalotua izan da munduko agertoki eta jaialdi garrantzizkoenetan. Donostian eskaini dituen emanaldiak oraindik jazz zaleen oroimenean daude. Ekaya taldearekin datorkigu Abdullah Ibrahim, eta Terence Blanchard errefortzu ordainezinarekin. New Orleanseko eskolako tronpetista nabarmenenetakoa da Blanchard, Art Blakey-ren Jazz Messengers taldean hezitakoa, eta boskote-proiektu propioa ere badu. Gainera, hainbat film famatutako soinu-bandaren konposatzailea da (Malcolm X, Inside Man, Talk to Me), eta bere obra berriena The Comedian filmean entzun daiteke, Robert De Niro protagonista duela.