single

ARTISTAK

Alberto Arteta Group: The Legacy

0

ALBERTO ARTETA

Katapulta logoa moztua

Alberto Arteta (saxoa), Luis Gimenez (gitarra), Satxa Soriazu (pianoa), Kike Arza (kontrabaxua), Daniel Lizarraga (bateria)

Euskal Herrian gehien eskatzen den eta proiekzio handienetakoa duen saxofoi-jotzailea dugu Alberto Arteta. Iruñeko Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioan ikasi zuen jazza, non, Ohorezko Matrikula ez ezik, bere promozioko ikasle onenaren Karrera-amaierako Saria jaso baitzuen. Gero, Amsterdamen osatu zituen ikasketak, Dick Oatts, Gerald Clayton, Dave Douglas, Gary Foster eta beste hainbat musikari irakasle izan zituelarik. Hogei diskotik gora grabatu ditu, bai lider eta bai sideman gisa, horien artean aipatzekoak dira bere boskotearen buruan grabatu dituenak: Bat (2014) eta The Legacy (2016). Ehunka kontzertu eman ditu jazzeko jaialdi eta klub onenetan: Heineken Jazzaldia, Paradiso (Amsterdam), Café Central (Madril), Getxo Jazz Jaialdia, Bilbaina Jazz Club (Bilbo) eta Sala Caracol (Madril).