single

ARTISTAK

ArFolia Libra

0

ArFolia Libra - Arfi _ Aperto Libro c Bertrand PICHENE-CCR AMBRONAY

BLOC_LOGOS_IF+LYONSPEDIDAM-LOGO-2017-RVB x 123Arfi taldea (Frantzia) Institut Français-en babesarekin, Lyongo hiriburua, Spedidam.

                                                                                                                                                                                        

Jean Aussanaire (Arfi) (saxoak), Jean-Paul Autin (Arfi) (saxoak, klarinete baxua), Xavier Garcia (Arfi) (sanplerrak, laptopa), Clément Gibert (Arfi) (saxoa, klarinetea), Lucile Perret (Aperto Libro) (moko-xirula, antzinako tronboia, danborra, ahotsa), Isaure Lavergne (Aperto Libro) (moko-xirula, klarinetea, bonbarda), Matthieu Bertaud (Aperto Libro) (moko-xirula, zeharkako xirula, antzinako tronboia, oboea), Tiago Simas Freire (Aperto Libro) (moko-xirula, antzinako tronboia, gaita, Errenazimentuko korneta, danborra, ahotsa)

Arfi eta Aperto Libro kolektiboetako launa musikarik euren talentuak eta musika-jakinduria batu dituzte ArFolia Libra taldea osatzeko. Musika barrokoaren konposizio sonatuenetakoa da Folia. Oinarrian, dantza bat zen. Foliaren lehen aipamena XV. mendeko Portugalgo testu batean agertzen da. Ordutik, musika klasikoaren ezinbesteko pieza bihurtu da. Modu kontziente edo inkontzientean influentzia izan du Europako konpositore handiengan, Vivalditik hasi eta Rackmaninov-eraino. Arfiko musikariek sekulako inprobisazio-gaitasuna dute; eta Aperto Librokoak adituak dira musika errenazentistan, eta ondo kontrolatzen dituzte antzinako haize-instrumentuak. Elkarrekin kontzertu bakana eskaintzen dute, eta liluraturik utziko dituzte musika onaren zaleak.