single

ARTISTAK

Atmosphères

0

Tigran  Hamasyan c Kelly Davidson

Tigran Hamasyan (pianoa), Arve Henriksen (tronpeta), Eivind Aarset (gitarra), Jan Bang (sanpleak, live sampling)

Tigran Hamasyan armeniar pianista buru duen talde honetan, norvegiar jazzeko hiru izen gailen ere badatozkigu: Arve Henriksen, Jan Bang eta Eivind Aarset. Hamasyan-ek eta Bang-ek elkarrekin jo zuten Kristiansand-eko PUNKT jaialdian, eta han sortu zen hiru egunetan album bikoitz bat grabatzeko burutazioa, ECM etxearen disko mitikoenetako tradizio inprobisatzaileari eutsirik. Armeniarrak antzinako doinu tradizionalak dakartza eta norvegiarrek musika elektronikoan eta atmosfera etereoetan duten maisutasuna jartzen dute. Bat egite horren emaitza gisa, entzuleak inoiz begietsi ez dituen soinu-paisaietan murgiltzeko aukera du.