single

ARTISTAK

Brad Mehldau Trio

0

Brad-Mehldau-(credit-Michael_Wilson)WEB

Brad Mehldau (pianoa), Larry Grenadier (kontrabaxua), Jeff Ballard (bateria)

Brad Mehldauri estimazio berezia dio Heineken Jazzaldiko publikoak, hainbat formatutan entzuteko pribilegioa izan baitu: bi kontzertu zoragarritan, hirukoan bata (2003) eta piano hutsekoa bestea (2009), Jesse Davis (1993), Joshua Redman (1994) eta Pat Methenyren (2007) taldeetako kide gisa, eta hirukoan, berriro, John Scofield eta Mark Guilianarekin, duela bi urte. Mehldauren nortasun musikala dikotomia bat da. Beste ezeren aurretik, inprobisatzailea da, bat-bateko ideia musikal batetik abiatuta –zuzenean, denbora errealean adierazten dela– sor litezkeen sorpresa eta harridura maite ditu. Baina izugarri miresten du, era berean, musikaren arkitektura formala ere, eta horrek jotzen duen guztian du eragina. Mehldauren kontzertua, bere ohiko hirukoarekin, aurtengo Jazzaldiko gogoangarrienetako bat izango dela dirudi.