single

ARTISTAK

Bryan Ferry

0

Bryan Ferry moztua 900 x 598

Bryan Ferry (ahotsa), Christian Gulino (teklatuak), Neil Grossman (baxua), Jorja Renn (teklatuak, saxoa), Jacob Quistgaard (gitarra), Chris Spedding (gitarra), Luke Bullen (bateria), Bobbie Gordon (ahotsa), Alfonso Thornton (ahotsa), Marina Moore (biolina)

Pop musikako kantari dotoreenetakoa dugu Bryan Ferry, bi disko zoragarritan jazzera egindako hurbilpen ederrenetako batzuen protagonista izan dena. The Bryan Ferry Orchestraren buruan, bere konposizio propioak moldatu eta 1920ko hamarraldiko jazzaren estiloan grabatu zituen. Horri esker, The Great Gatsby filmaren azken bertsioaren zuzendariak, Baz Luhrmann-ek, Ferryri enkargatu zion pelikularen soinu-banda. Roxy Music-en urrezko arotik berrogei urte igaro direnean, Bryan Ferryk, bere zigilu nahastezinarekin, antzezpen dramatiko bihurtzen du abesti bakoitza.