single

ARTISTAK

Bucket Brigade

0

Bucket-Brigade

Roberto Nieva (saxo altua), Joel Molina (gitarra), Rodrigo Ballesteros (bateria)

Hiruko hau 2015ean sortu zen Musikenen ikasketak egin ostean beste toki batzuetara –Amsterdam, New York…– ikasten jarraitzera joandako hiru musikariren eskutik. Itzuli ondoren, Bucket Brigade osatzeko elkartu dira, hiruko ez-ohiko bat, zeinaren musika etengabeko elkar-eraginean oinarritzen den. Taldearen proposamen estilistikoan jazza eta beste musika batzuk fusionatzen dira, hala nola pop-a, rock-a, indie-a edota world music deitua. Eguneroko proba-saioen laborategian hiru kideek sortu eta landutako musika hori Madrilgo klub onenetako batzuetan eszenaratu izan dute.