single

ARTISTAK

Chano Domínguez – Stefano Bollani

0

Chano Dominguez - Stefano Bollani moztua 900 x

Chano Domínguez (piano), Stefano Bollani (piano)

Adimen eta sentiberatasun musikal txundigarriko piano bikotea: Chano Domínguez cadiztarra eta Stefano Bollani italiarra. Biak zein bere ibilbidearen gailurrean daude. Chano Domínguez jazz-flamenkoaren –edo flamenko-jazzaren– ordezkari printzipala da. Maisutasun berberarekin jo izan du Enrique Morente, Paco de Lucía edota Martiriorekin, nola Herbie Hancock, Jack DeJohnette edota Wynton Marsalisekin. Stefano Bollani italiar jazzeko erreferentzia nagusietako bat da, bere bide-erakusle Enrico Rava-rekin batera, zeinarekin hamahiru disko grabatu baititu. Pianista klasiko gisa ere nabarmendu da eta jazza dibulgatzeko telebista-saio bat aurkeztu zuen, arrakasta handiz, RAI3 katean.