single

ARTISTAK

Charles Lloyd New Quartet featuring Gerald Clayton, Reuben Rogers, Eric Harland

0

Charles Lloyd moztua 900 x

Charles Lloyd (saxoa), Gerald Clayton (pianoa), Reuben Rogers (kontrabaxua), Eric Harland (bateria)

Saxo tenorraren elezaharretako bat da Charles Lloyd, ibilbide bakana izan duena azken hamarraldiotako lehen mailako saxofonisten artean. Lloydek iragan argitsua du. 1965ean, laukotea osatu zuen Keith Jarrett, Jack DeJohnette eta Cecil McBee-rekin batera, artean ezezagunak ziren artista handi horien aurkezpen lanak egiten zituela. Hark argitaratutako Forest Flower: Live at Monterrey diskoa izan zen milioi bat kopiatik gora saldu zituen jazzeko lehen grabazioetako bat. 1967an, Down Beat aldizkariak urteko jazzeko artista aukeratu zuen. Baina Lloydek ez dio iraganari begiratzen, orainaldiari baizik. Eta kritika espezializatua bat dator dioenean bere ibilbideko unerik gozoenean dagoela, dotoreziaz, intentsitatez eta pasioz blaitutako kontzertuak eskaintzen baititu.