single

ARTISTAK

Chelis DJ

0

Chelis moztua 900x

Chelis DJ (Zaragoza)

Zaragozako Chelisek prestigio handiko klubetan ez ezik (Moog, Katos, Florida 135, Razzmatazz, Siroco, Lolita, Nitsa, Nasti…), jaialdi entzutetsu askotan lan egin du: Sónar (bost aldiz hartu du parte bertan eta behin jaialdiari amaiera emanez), Monegros Desert Festival (lau ediziotan), Observatori, Electro2m, Periferias, BAM, Lurrazpiko, Primavera Sound… Nazioarte mailan, hainbat klub eta jaialdi bisitatu ditu bere maletarekin Kopenhagen, Oslon, Parisen, Stockholmen, Helsinkin, Rotterdamen, Porton edota Berlinen.

Hiru sari bereganatu ditu Aragoiko Musika Sarietan, DJ onenaren kategorian, eta Rockdelux aldizkariak lau aldiz hautatu du nazioko DJ onena.

Proiektu askotan hartu du parte, horien artean, Zaragozan erreferente den Robot disko-dendaren sorreran. Disko-etxeei dagokienez, Kontakte eta Lo Fi Funk zigiluen artean banatu ditu bere ahaleginak. Gaur egun, underground estiloko musika elektronikoaren inguruan bi hilean behin egiten den Magma ekitaldiaren –eta izen bereko urteroko jaialdiaren– bihotza eta arima da.