single

ARTISTAK

Chick Corea Akoustic Band

0

CCAB-GroupWEB

Chick Corea (pianoa), John Patitucci (baxua), Dave Weckl (bateria)

Chick Corea hiruko akustiko batekin itzuliko da Donostiara, John Patitucci eta Dave Weckl-ekin batera, horiexek baitira, azkenaldi honetan, estatubatuar pianista paregabearekin –jazzeko izar handia ez ezik, figura erabakigarrienetako bat– ongien elkar hartzen duten musikariak. Miles Davisen ondoan hezi eta  Return to Forever-eko teklista gisa bidea markatu ostean, Coreak mota guztietako proiektuak eta lankidetzak eraman ditu aurrera, bere disko propioen grabazioak ahaztu gabe. Hemezortzi aldiz Grammy saria irabazi ondoren, mito biziaren estatusa erdietsi du Chick Coreak, bost hamarralditako aurrekari gabeko sormenari eta ekoizpen artistiko txundigarriari esker. Jazzaldian eskaini dituen emanaldi guztiek –1981eko Belodromoko kontzertu historiko hartatik hasi eta 2014ko azkenekora arte– lorratza utzi dute Donostiako ikus-entzuleen artean. 1998an jaso zuen Donostiako Jazzaldia Saria, Heineken Jazzaldiak, hain zuzen, hurrengo belaunaldientzat erreferentzia eta itsasargi diren artistei ematen diena.