single

ARTISTAK

Chris Kase-ren seikotea: 100 urte Dizzy Gillespie jaio zela

0

Chris Kase

Chris Kase (tronpeta), Carlos Martín (tronboia), Joaquín Chacón (gitarra), Mariano Díaz (pianoa), José Agustín Guereñu (baxua), Guillermo McGill (bateria)

Dizzy Gillespie handienetako bat izan zen, bai tronpetari eta bai zuzendari modura. Talde bikain honek omen egiten dio Gillespieren jaiotzaren mendeurrenean. Chris Kase dago taldearen buruan, nazioartean ospe aitortua duen tronpetari bat. Joaldiak eta/edo grabazioak egin ditu The Mingus Big Band, Kenny Wheeler, Steve Coleman, Chick Corea, eta beste hainbatekin. Zazpi disko argitaratu ditu lider gisa eta haren hirurogeita hamar konposizio baino gehiago grabatu eta argitaratu dira. Thelonious Monk Jazzeko Tronpetako Nazioarteko Lehiaketan (Washington, 1997) parte hartu zuten 15 tronpetarietako bat izan zen. Tronpetako eta inprobisazioko irakaslea da Musikenen.