single

ARTISTAK

Cory Henry & The Funk Apostles

0

Cory Henry moztua 900 x

Cory Henry (teklatuak, ahotsa), Taron Lockett (bateria), Sharay Reed (baxua), Adam Agati (gitarra), Nick Semrad (teklatuak), Tiffany Stevenson (ahotsa), Denise Stoudmire (ahotsa)

Cory Henry Snarky Puppy taldeko teklista da, Heineken Jazzaldian bi aldiz izana dugu eta soul instrumentala beste inork ez bezala eguneratzen duen taldeko kidea, alegia. R&B instrumentala berritzeko ahalmen harrigarria erakutsi du Henryk, mota guztietako publikoak gogo-berotzeko gauza den organista baita. Horrez gainera, ekoizle prestigioduna da, ez du alferrik lan egin gaur egungo hainbat artista entzutetsurekin, horien artean Bruce Springsteen, The Roots, Robert Glasper, Kenny Garrett edota Erykah Badu. Grammy sarietako finkoetako bat da, hiru grammy sari irabazteaz gainera, beste bi aldiz egon baita sarietarako izendatuta.