single

ARTISTAK

Curtis Stigers

0

Curtis-StigersWEB

Curtis Stigers (ahotsa, saxoa), Mathew Fries (pianoa), Cliff Schmitt (baxua), Paul Wells (bateria), John “Scrapper” Sneider (tronpeta)

Une honetako abeslari handietako bat da Stigers. Kurt Elling edo Gregory Porter-en mailan koka genezake. Abeslari bikaina ez ezik, saxofoi-jotzaile aparta dugu. Bere pieza propioak idazten ditu, baina, batez ere, jazzeko estandarretan eta jazzerako egokitzen dituen pop eta rockeko piezen interpretazioetan nabarmentzen da. 1991n argitaratu zuen lehen diskoa I Wonder Why abestia barruan zela, eta oso goian egon zen AEBtako eta Erresuma Batuko zerrendetan. Stigers-ek egindako Nick Lowe-ren Peace, Love and Understanding abestiaren bertsioa The Bodyguard filmaren soinu-bandan jaso zuten. Egin dituen  elkarlanen artean aipatzekoak dira, besteak beste, Elton John, The Allman Brothers Band, Prince, Joe Cocker eta Eric Claptonekin egin dituenak. Stigers, jatorriz, Boisekoa da (Idaho), non euskal jatorriko kolonia jendetsu bat bizi baita.