single

ARTISTAK

David Cid Trio

0

David-Cid-Trio

David Cid (pianoa), Rakel Arbeloa (bateria), Xurxo Estévez (kontrabaxua)

Pianoan oinarritutako hirukote honek klasikoenen lanak ez ezik –Sonny Clark, Red Garland edo Wynton Kelly–, egile modernoen piezak ere lantzen ditu, Brad Mehldau eta Aaron Parksenak, esate baterako. Bestalde, zenbait euskal herri-kanta ere hurbildu dituzte jazzera, hala nola Nere herriko neskatxa maite edo Txoria txori. Taldekideak Musikeneko jazzeko ikasleak dira egun eta 2015ean sortu zuten hirukoa. Emanaldi asko eskaini dituzte jada. Iaz bi kontzertu eman zituzten Bob Sands saxofonistarekin eta Pepa Fernándezen “No es un día cualquiera” irratsaioan parte hartu zuten.