single

ARTISTAK

David DJ

0

David DJ moztua 900 x

David DJ (Córdoba)

Andaluzian funka aipatzen bada, nahitaez The Black Evolution etortzen da gogora eta David DJ da haren sortzaileetako bat, Salah eta M. G. Losadarekin batera. Enlace Funk-ek binilo bat argitaratu zien, Hot Power Funk eta U.T.Orekin batera (rap eta funkeko bandak), The Black Evolution Experiencia titulua zeramana.

Penintsula guztiko lokal eta jaialdietan eman ditu entzutera bere biniloak. Azpimarragarrienak, berorietan etxean bezala sentitzen delako, honako hauek dira: Afrodisia Club eta Boogaclub, Granadan, Sonora Beach, Esteponan, eta Imagina Funk Jaialdia.

Bera izan zen Ennegro Discos –musika afroamerikarra soilik saltzen zuen Espainiako lehenengo web-denda– sortu zutenetako bat. Ennegrok diskoetxe bezala ere funtzionatzen du, berak editatzen baititu Eskorzo Afrobeat Experience eta Los 300 taldeen lanak.