single

ARTISTAK

Deborah Carter-en boskotea: Ella Fitzgerald-en jaiotzaren mendeurrena

0

Deborah Carter c Juanjo Sanchez

Deborah Carter (ahotsa), Iñaki Askunze (saxo tenorea), Francisco Javier Juanco (gitarra), Gonzalo Tejada (kontrabaxua), Jo Krause (bateria)

Deborah Carter kantari bikainak Ella Fitzgerald jazz-aren dama handiaren errepertorioa gogora ekarriko digu, bere jaiotzaren mendeurrenaren harira. Jazz-aren eta XX. Mendeko kulturaren ikono gailenetako bat da Ella Fitzgerald. Carter-ek fideltasunez interpretatzen ditu haren abestiak, baina estilo pertsonala ere ematen die. Music Maker aldizkariak honela definitu du: “Guztiz top-class den artista”. Sei disko publikatu ditu eta mundu guztitik egin ditu birak. Jazz-bokal irakaslea da Musikenen, eta “first lady of jazz”-aren omenaldi honetarako ondoan izango ditu jazz musikari euskaldun nabarmenenetakoak.