single

ARTISTAK

Descarga Libre: Dizzy Gillespie-ri omenaldia

0

Descarga Libre moztua 900 x

Mikel Makala (erritmo-kutxa, sanpler-a), Jimmy Bidaurreta (teklatuak), Denis Barzaga (perkusioa), J.M. Dorronsoro (tronpeta)

Unexpected Tapas (2011) albuma publikatu eta urte batzuetara, Mikel Makala DJ eta agitatzaile musikal euskaldun-alemaniarrak eta Jimmy Bidaurreta Gasteiz Big Band-eko zuzendari eta ekoizleak indarrak batu dituzte proiektu berri bat sortzeko: Descarga Libre. Latin, jazz, funk eta deskarga soinuen arteko nahasketa berreskuratu eta Fania bezalako zigilu ezagunen Nuyorican salsara hurbilduko dira, dantzarako musikaren tendentzia berriekin bat eginez. Zuzenekoetan lagun izango dituzte: Denis Barzaga, Donostian bizi den perkusionista kubatarra, eta J. M. “Dizzy Do” Dorronsoro, tronpetista donostiarra, azken hamarraldietako jazz eszena euskaldunaren ohiko musikaria.