single

ARTISTAK

Didier Datcharry Trio

0

Didier-Datcharry-Trio

Katapulta logoa moztua

Didier Datcharry Trio

Didier Datcharry (pianoa), Marie-Hélène Gastinel (bateria), Jean-Xavier Herman (kontrabaxua)

Hiru musikari hauek 2008an elkartu zirenetik, jazzaren historiako hiruko klasiko handien –Oscar Peterson, Erroll Garner, Phineas Newborn Jr., Ahmad Jamal edota Monty Alexander buru zituzten hirukoak– unibertsoa lantzen saiatu dira buru-belarri, eta errepertorio erakargarriari forma ematea lortu dute. 2013an argitaratu zuten Tribute to Jazz Trios, publiko guztientzako pentsatutako album bat, 50. Heineken Jazzaldian aurkeztu zutena. Swinga da lan horretan nagusi, baina ordezkatuta daude jazz latinoa, bossa, balada eta reggaea ere.