single

ARTISTAK

Elena Setién: Dreaming of Earthly Things

0

Elena Setien c Pablo Axpe

Katapulta logoa moztua

Elena Setién (ahotsa, teklatuak, loop-a), Mikel Azpiroz (teklatuak), Karlos Arancegui (bateria). Artista gonbidatua: Niklas Knudsen (gitarra)

Elena Setien Donostiako abeslariak ibilbide arrakastatsua izan du nazioartean, eta etxera itzuli da, jazz lurrinak dituen bere pop sofistikatua aurkezteko. Azken lan diskografikoa Mikel Azpiroz musikari polifazetikoarekin batera produzitu du. Diskoan, Wurlitzer pianoaren, Moog sintetizadorearen eta Hammond organoaren soinu-aukerak arakatzen ditu. Tresnen tremoloa eta reverb-a ahotsarekin batera erabilita, Setien, Azpiroz eta Arancegui bateriak amets-giro betean sartzen gaituzte. Donostiako kontzertura, gainera, Niklas Knudsen Danimarkako gitarrista gonbidatu dute. Dagoeneko ezaguna da Knudsen Heineken Jazzaldiaren publikoarentzat: 2014an izan zen hemen, Ibrahim Electric hirukoarekin.