single

ARTISTAK

Ernie Watts Quartet

0

Ernie Watts moztua 900 x 1000 copia

Ernie Watts (saxo tenorra), Christof Saenger (pianoa), Rudi Engel (kontrabaxua), Heinrich Koebberling (bateria)

Bereziki ezaguna da Watts bere soinu ezaugarri bezain paregabeagatik. Thelonious Monk, Freddie Hubbard, Clark Terry, Jean-Luc Ponty eta Quincy Jones-ekin egin ditu grabazioak. Gero, haren ibilbide profesionala Charlie Haden kontrabaxu-jotzailearenarekin uztartu zen, Haden-en Quartet West deituan eman baitzituen 25 urte pasa. Talde hartan jo zuen Donostian 1993an eta 2001ean. 24 album atera ditu bere izenean eta ondare artistiko txundigarria sortu du berrogeita hamar urtetik gorako karreran. Gainera, saxofonista kotizatuena bihurtu zen Los Angeleseko zinema eta telebistarako musikarako. Hona Ernie Watts-en musika entzungai duten filmetako batzuk: El color púrpura, Los cazafantasmas, Tootsie, Fama, eta The Fabulous Baker Boys. Diskoak grabatu ditu Marvin Gaye, Frank Zappa, Aretha Franklin, Steely Dan eta pop, rock eta R&Beko beste hainbat talderekin. Eta bira batean parte hartu zuen Rolling Stones-ekin 1981ean.