single

ARTISTAK

Fantastic Negrito & The Band That’ll Kill Ya

0

Fantastic Negrito moztua 900 x

Fantastic Negrito (ahotsa, gitarra, teklatuak), Tomas Salcedo (gitarra, koruak), Uriah Duffy (baxua), Jayvyn Williams (teklatuak, koruak), James Small (bateria)

Blues garaikideko disko onenaren Grammy saria irabazi du aurten The Last Days of Oakland izeneko bere lehen albumarekin. Fantastic Negrito estatubatuarra (benetako izena: Xavier Amin Dphrepaulezz) indartsu sartu da musika beltzaren zirkuituan. ”Bluesa punk jarrerarekin”, definitu du bere burua bere web orrian. Fantastic Negrito presazkoa eta bizi-bizia da. 2015ean, NPRk (AEBko irrati publikoa) antolatzen duen eta talentu ezezagunak –kontratu diskografikorik gabeak– aurkitzea xede duen Tiny Desk Contest lehiaketa irabazi zuen. Irratiak irabazle hautatu zuen ia zazpi mila parte-hartzailetatik. Galdetu al diozu inoiz zure buruari zer soinu izango luketen Robert Johnsonek edo Lead Bellyk XXI. mendean? Fantastic Negrito da erantzuna.