single

ARTISTAK

Fernando Roqueta DJ

0

Fernando-Roqueta moztua 900x

Fernando Roqueta DJ (Madrid)

Fernando Roqueta, aka Lord Toaster (Dialsoul, Rototom Sunsplash, Madrid Es Negro) musika beltzaren miresle handia da, haren aldaera guztietan; bildumagile konpultsiboa ez ezik, binilozale porrokatua eta Madrilgo Black Music-eko klubetako ohiko hautatzaile ere bada (El Juglar, Kathmandu, El Junco, Maderfaker, La Boca del Lobo, Le Swing Jazz Club, Siroco, Café Berlín, Café Populart, Tempo Club, Marula).

Dialsoul kolektiboko kidea izanik, Radio Círculo-tik zuzenean ematen zen El Tostador Supersónico irratsaioaren bitartez jamaikar erritmoz blaitu zituen Madrilgo irrati-uhinak, 2000ko hamarraldiaren hasieran.

Ohiko kolaboratzailea da Rototom Sunsplash jaialdian eta Enlace Funk aldizkarian; bera da, Miguel Angel Sutil eta Roge Vegarekin batera, Madrid Es Negro jaialdiaren antolatzaileetako bat.


Fernando Roqueta por captchafamily