single

ARTISTAK

Gabacho Maroc

0

Gabacho Maroc moztua 900 x

Gabocho Maroc

Hamid Moumen (ahotsa, genbria), Aziz Fayet (ahotsa, lautea, perkusioa), Illyes Ferfera (saxo tenorra, koruak), Charley Rose (saxo altua, koruak), Pierre Cherbero (teklatuak), Frédéric Faure (afrikar perkusioa, n’goni-a, koruak), Eric Oxandaburu (baxua), Vincent Thomas (bateria)

Egin duten lau urteko ibilbide trinkoan, “gabachoek” 100 jaialdi baino gehiagotan hartu dute parte Europan, Afrikan, Hego Ameriketan eta Asian, eta izendapen bat lortu dute 2015eko African Awards deituetan. 2013an jazzeko zenbait musikarik eta Ipar Afrikako musikari tradizional batzuek Donostian eta El Jadida-n (Maroko) sortu ostean, Gabacho Maroc bandak zuzeneko eztanda bat eskaintzen du, marokoar erritmo eta doinu, jazz, gnaoua, erritmo afrikar, arabiar eta abarrez osatutako festa handi bat… estilo eta mugez gaindi jauzi egiten dutela. Heineken Jazzaldira itzuli dira taldearen azken diskoa aurkeztera, Tawassol, zeina udazkenean argitaratuko baitute, Marokori eta Afrikarekin duten loturari omen eginez.