single

ARTISTAK

Ghost Number & His Tipsy Gypsies

0

Ghost-Number-Lolo-Vasco-Heineken-Jazzaldia-2016

David Pisabarro (banjoa, ahotsa), Elena Arteagoitia (biolina), Iñaki Gonzalez (perkusioa), Iñaki Lopez (kontrabaxua), Jon Ander Burgos (tronpeta), Jokin Madinabeitia (gitarra)

Ghost Number & His Tipsy Gypsies 2014an sortu zen, joan zen mendean sustraitutako musikari perspektiba berri bat emateko asmoarekin. David Pisabarrok (a.k.a. 413) musika-tresna akustikoz soilik osatutako talde bat eratzea lortu zuen eta, ordutik hona, kontzertu ugari eman dituzte hainbat aretotan eta zenbait jaialditan, hala nola 2015eko Kutxa Kultur Festibalean eta 2016ko Heineken Jazzaldian. Joan zen mendeko 30 eta 40 hamarraldietako country & western, swing eta blues musiketan oin bat bermaturik dutela, gutxiago miatutako lurralde garaikideagotan barneratzen saiatzen dira, Europa ekialdeko edo Karibeko calypsoaren eraginak gehituz. Taldearen joaldiek Cab Calloway, Hank Williams, Johnny Cash, Tom Waits edo C.W. Stoneking-en ahogozoa uzten dute.