single

ARTISTAK

Herbie Hancock Quintet

0

Herbie Hancock moztua 900 x

Herbie Hancock (pianoa), Vinnie Colaiuta (bateria), James Genus (baxua), Lionel Loueke (gitarra), Terrace Martin (saxoa)

Azken hamarraldiotako erreferentziako pianista izan dena boskote zoragarri baten buruan datorkigu, saxoaren izar berria, Terrace Martin, tartean dela. Hancock jazz garaikidearen joera handi guztietan nahastuta ibili da eta protagonista izan da hainbat une erabakigarritan. Miles Davisen boskote iraultzaileko kide izan zen; moldeak hautsi zituen The Headhunters-ekin disko propioak argitaratu zituenean; aitzindaria izan zen jazza, funka eta rocka fusionatzen; V.S.O.P. boskote akustiko mitikoaren partaide izan zen, eta oraindik proiektu berritzaileak eta beti interesgarriak sortzen jarraitzen du. Heineken Jazzaldiak aitortu zuen haren kategoria erraldoia 2006ko Donostiako Jazzaldia sariaren bidez. 2016an, karrera artistiko osoari emandako ohorezko Grammya eman zioten.