single

ARTISTAK

Holland/Hussain/Potter Trio (ft. Dave Holland, Zakir Hussain and Chris Potter)

0

HollandHussainPotter-by-Paul-Joseph-2-WEB

Dave Holland (baxua), Zakir Hussain (taula), Chris Potter (saxoa)

Dave Holland funtsezko pieza da jazz garaikidearen bilakaeran. Miles Davis, Chick Corea, John Scofield, Anthony Braxton, Betty Carter, Steve Coleman, Herbie Hancock, Pat Metheny, Michael Brecker eta egungo jazzeko beste hainbat izarrekin lan egin du. Zakir Hussain jeinu bat da perkusioaren alorrean. Mundu mailan ezaguna da John McLaughlinekin Shaktin lan egin zuelako, baina Indian benetako gurtza diote Hindustango musika klasikoko konpositore eta interpretatzaile onenetakotzat daukaten neurrian. Chris Potter saxofonista jazz instrumentaleko album onenaren Grammy sarirako izendatuta egon zen 2017an The Dreamer is the Dream albumagatik. Ez da harritzekoa aspalditik frogatua duen kalitate aparta kontuan hartzen badugu. Hiru artisten bilkura bide berriak aurkituko dituzten bermea da, beti gustatu izan baitzaie esploratzea.