single

ARTISTAK

Houston Person Quartet featuring Dena DeRose

0

Houston Person moztua 900x

Houston Person (saxo tenorra), Dena DeRose (pianoa eta ahotsa), Ignasi Gonzalez (kontrabaxua), Jo Krause (bateria)

83 urterekin, saxo tenorra jotzen duen beterano handietako bat da Person; jarraipena eman dio Gene Ammons-ekin hasitako soinu trinko eta biribileko saxofonisten tradizioari. Ongi moldatu zen swing-aren garaian, baita, gero, hard bop-aren aroan ere, azkenean, soul jazzaren ordezkari onenetako bat bihurtu zen arte. 75 disko grabatu ditu bere izenean, Don Ellis, Cedar Walton, Etta Jones, Lena Hone, Horace Silver eta beste hainbatekin lankidetzan grabatu dituenaz gainera.