single

ARTISTAK

Iñaki Salvador: Mikel Laboa oroimenez

0

Iñaki Salvador con Mikel Laboa octubre 2008

Iñaki Salvador (pianoa, konponketak, zuzendari musikala), Ainara Ortega (ahotsa), María Berasarte (ahotsa), Ángel Unzu (gitarra), Hasier Oleaga (bateria), Javier Mayor de la Iglesia (kontrabaxua)

Iñaki Salvador nazioartean proiekzio handienetakoa duen jazzeko euskal musikarietako bat dugu: soinu-bandak idatzi ditu zinemarako, telebistarako eta antzerkirako, hainbat disko argitaratu ditu hala bere izenean nola beste batzuekin lankidetzan, Heineken Jazzaldiaren aurreko edizioetan harrera arrakastatsua izan duten proiektuak sortu izan ditu eta jazzeko euskal talde eraginkorrenetako partaide izan da. Iñaki Salvadorren heziketa musikalean funtsezko eragina izan zuen Mikel Laboa euskal kantagintzaren berritzaile paregabeari pianoan lagundu zion denboraldi luze eta emankorra. Salvadorrek beti adierazi izan du hain maisu handiari dion miresmena eta, proiektu honetan, Laboaren errepertorioa dakarkigu, jazzaren bahetik iragazita, haren heriotzaren hamargarren urteurrena beteko den honetan.