single

ARTISTAK

Iñar Sastre

0

Inar-Sastre

Iñar Sastre (pianoa)

Iñar Sastrek Orpheus zigiluaren eskutik berehala argitaratuko duen azken lana aurkeztuko digu: Dialogues: improvisations on Beethoven. Aleman hilezkorraren pieza jakin batzuetatik abiatuta, hainbat koloretako inprobisazio guztiz pertsonalak egiten ditu. Iñar Sastrek Musikenen eta Parisen egin zituen pianoko goi ikasketak eta hiru disko argitaratuak ditu lehendik: bi disko bere konposizioekin, pianista solista gisa –Jolasak (2012) eta Sastre artean (2013)– eta ganbera-musikakoa hirugarrena, Begiradak (2014). Pianoan inprobisatzeko duen grinak eramanda honako hauetan parte hartu du: “Jusqu’au bout de l’impro” (France Musique) saioan; Poulenc-i buruzko nazioarteko konferentzian; Pasolini zinemagilearen omenezko kontzertuan; “Punto de Vista” zinema-jaialdiko sariak emateko ekitaldian. Ondorengo dantza-ikuskizun hauetako piano-jotzaile eta konpositore ere izan da: Sin título en colores, N.A.N., Oinazez, El show del espectador eta Esku Harriak.