single

ARTISTAK

Isb Lester DJ

0

Isabel Lester moztua 900x

Isb Lester DJ  (Madrid)

Madrildarra da jatorriz, baina Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan eman du bere biziaren ia erdia. Erritmo beltzekiko duen grina ia fanatismoraino heltzen da, baina, batez ere, mod jazza, soula eta boogaloo-a ditu gustukoen. Madrila itzuli zenean, Irma la Douce eta biek Here Come The Girls izeneko emakume DJ-en kluba sortu zuten. Hainbat ekitalditan ez ezik –Time for Action (Madril), Mojo Workin´ (Donostia), Summertime (Tarragona), Mod Summer Party (Alacant), Granada Mod Sessions (Granada), Scooter Run Oviedo (Oviedo)­–, Leongo (Rock & Roll Circus), Bartzelonako (A Wamba Buluba Club), Donostiako (Eiger, A Fuego Negro), Gasteizko (Hell Dorado) eta Madrilgo (La Huelga de Lavapiés, 4 Latas, Mongo Scifi, Fun House, eta beste hainbat) klub eta tabernetan lan egin du.