single

ARTISTAK

Jesús Bombín DJ

0

Jesus Bombin moztua 900x

Jesús Bombín DJ (Santander)

Jesús Bombín kantabriar musikaria ohiko disc-jockeya da Madrilgo gau musikaletan. Haren maleta eklektikoak hainbat bazter bisitatu ditu: Heineken Jazzaldia, Antzerkiko Max Sariak, Musika Independentearen Sariak (UFI), Amerikako Etxea, UIMP, La Mar de Músicas Jaialdia, Helsinkiko Elefant Funk Jaialdia, Micca Club Erroman eta Milanen, Manilako Cervantes Institutua, Arte Ederren Zirkuluko Inauteria, Loreak Mendian Showroom, Black is Back Jaialdia, Mallorcako Eres Negre Jaialdia, Fundación Telefónica, FNAC, etab.

Musikari gisa, Las Manos de Orlac taldea sortu zuen Santanderren, Mastrettarekin batera, eta lan diskografikoak argitaratu ditu Dro-Gasa (Warner) konpainiarentzat.

Sonideros taldeko kidea da, musika desberdinak xede dituen irratsaio bat, Radio 3etik ematen dena. Gainera, ostiralero, Radio 3eko “Hoy empieza todo” magazinean hartzen du parte. Felipe Cabrerizorekin batera magazin berri bat estreinatu du, “Autos de choque”, asteazkenero aireratzen dena m21radio.es izeneko Madrilgo Udalaren irrati berrian.