single

ARTISTAK

Kamasi Washington

0

Kamasi Brooklynbowli moztua 900 x

Kamasi Washington (saxo tenorra), Rickey Washington (saxo sopranoa, flauta), Brandon Coleman (teklatuak), Joshua Crumbly (baxua), Ryan Porter (tronboia), Robert Miller (bateria), Patrice Quinn (ahotsa), Jonathan Pinson (bateria)

Jazz garaikideko fenomenoetako bat dugu Kamasi Washington saxofoi-jotzailea, jazz munduko protagonista absolutua gaur egun. 36 urterekin, txundituta utzi ditu hala kritikariak nola ikus-entzuleak. Atera berri duen disko hirukoitzak –The Epic (2016)– ospearen gailurrera eraman du eta funtsezko diskotzat hartu dute adituek, jazzaren birdefinitze prozesuan. Emateko asko daukan norbait bakarrik ausartu daiteke, garaiotan, hiru ordutik gorako grabazio batekin. Behin eta berriro zapaldutako bideetatik irten eta, Kamasi Washingtonen kasuan bezala, oharkabean ez baino, arreta osoz entzuteko musika sortu nahi duen norbait, alegia. Haren saxoaren soinu ahaltsuak lorratz nabarmena utzi zuen Kendrick Lamar-en To Pimp A Butterfly albumean, hori ere ezinbestekotzat jotzen dutena. Kamasi Washington erraldoi bat da hitzaren esanahi guztietan: bere garaieragatik, konposatzeko ahalmen agortezinagatik (hamarnaka abesti ditu grabatuak izateko zain) eta bere saxotik jariatzen den musika beroagatik, laba gorizko erreka bat bailitzan.