single

ARTISTAK

Kass & The Gingerbread Boys

0

Kass-The-Gingerbread-Boys

Kass & The Gingerbread Boys

Kassandra Charalampi (ahotsa), Victor Anton (gitarra), Mikel Nuñez (pianoa, teklatuak), Chuchi Garcia (baxua), Unai Olabarri (bateria)

Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian (Musikene) sortutako blues/gospel/rhythm&blues-eko banda bat da. Eskaintzen dituzten zuzeneko kartsu eta indar handikoetan, musikari ospetsuen –Ray Charles, Aretha Franklin, John Lee Hooker…– bertsioak egiten dituzte. Taldekideak beste hainbat proiektutako partaide aktiboak dira –The Soul Messengers, Modulando Big Band, Pemptousia edota SoloParaLocos– eta jaialdi askotan jo izan dute: Heineken Jazzaldian, Tolosako Blues Jaialdian, Mojo Workin’ Donostia deituan, eta Gaztela eta Leongo Jazz Jaialdian. Horiez gainera, beste hainbat auditorio eta aretotan ere eman dituzte kontzertuak.