single

ARTISTAK

Kike Mora Evolución Natural

0

Kike-Mora

Kike Mora (baxu elektrikoa), Mikel N. Lauzirika (pianoa), Kike Gutman (saxoa), Ibon Jordan (bateria, perkusioa)

Kike Mora, baxu- eta kontrabaxu-jotzailea eta gitarrista, jazzeko baxu elektrikoan lizentziaduna da Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian (Musikene). Kepa Junkeraren taldekoa izan zen 7 urtez, K izenburuko zuzeneko CD bikoitzean –Folkeko album onenaren Grammy Latinoetako saria irabazi zuen– eta Hiri lanean –2007ko Musikaren Sarietan irabazle izan zen, euskal abesti onenaren sailean– egindako kolaborazioak barne. Nazioarteko birak egin ditu Estatu Batuetan, Afrikan, Europan, Hegoamerikan eta Asian. 2011n argitaratu zuen bere lehen diskoa, Jazz Project, zeinarekin parte hartu baitzuen Heineken Jazzaldian. Oraingoan, jazz-fusioko bere bigarren lanarekin dator, Evolución Natural, Musikeneko zenbait musikari lagun dituela.