single

ARTISTAK

King Creosote

0

King Creosote

King Creosote (gitarra, eskusoinua), Derek O’Neill (teklatuak), Andy Robinson (djembea), Mairearad Green (gaita, eskusoinua)

King Creosote eskoziar folk-rockeko elezahar bat da, oso konpositore emankorra eta sentiberatasun ikaragarriko musikaren sortzailea. Oso ezaguna bere sorterrian –non berrogei titulu baino gehiago argitaratu dituen orain arte–, The Burns Unit talde erdi eskoziar erdi kanadarreko kide ere bada, eta itzal handiko Fence Collective delakoaren fundatzaile izan zen 1997an. Orain, azkenik, arrautza-azala hautsi eta mundu zabalera irten da. 2011n eman zuen lehen abisua, Jon Hopkins-ekin batera argitaratu zuen diskoa, Diamond Mine, Mercury Prize eta Scottish Album Of The Year sarietarako izendatu zutenean. Orain, berriz, behin betiko jauzia egin du Astronaut Meets Appleman-eko bederatzi abestiekin.