single

ARTISTAK

Alfred Spirli + Les Incendiaires

0

passants1 c Chloe Charbonnier moztua 900 x 600

BLOC_LOGOS_IF+LYONSPEDIDAM-LOGO-2017-RVB x 123 Arfi taldea (Frantzia) Institut Français-en       babesarekin, Lyongo hiriburua, Spedidam.

Alfred Spirli (perkusioa, gauzakiak),  Olivier Bost (tronboia), Guillaume Grenard (tronpetak), Eric Vagnon (saxoak)

Lyongo Arfi (Irudipenezko Folklore baten Bilaketarako Elkartea) kolektiboko kide hauek kaleko musikaritzat dauzkate beren buruak. Izatez, eskaintzen duten emanaldia ibilaldi bat da: paseatu ahala, hainbat tramankulu musikal jotzen dituzte, publikoa lagun dutela, hark ere parte hartzen baitu joaldian. Alfred Spirli perkusio-jotzaile guztiz berezia da, inprobisatzaile bat, objektu birziklatuetatik abiatuta berak fabrikatutako hainbat motatako musika-tresnetatik soinuak ateratzen dituena. Les Incendiaires ikusi egin behar dira, haiek deskribatzeko ahalegin oro labur geratzen baita.