single

ARTISTAK

Lucky Chops

0

Lucky Chops moztua 900 x

Lucky Chops

Joshua Holcomb (tronboia), Daro Behroozi (saxo tenorra), Joshua Gawel (tronpeta), Raphael-Brian Buyo (sousafonoa), Charles Sams (bateria).  Gonbidatutako artista: Grace Kelly (saxoa)

Energia gainezka duen brass band hau 2015ean sortu zen, eta bi urte osatu baino lehen, The Soul Rebels edo Dirty Dozen Brass Band bezalako taldeei aurrea hartu die arrakasta handieneko metalezko banden podiumean. Horretarako, gaztetasun iraingarri batean eta pop, funk eta souleko klasikoak interpretatzeko orduan duten ausarkerian oinarritzen dira. Adele-ren Hello, edota Funkytown/I Feel Good eta Stand By Me piezei egin dizkieten bertsioek milioika erreprodukzio metatu dituzte sare sozialetan. Haien emanaldietan parrastaka eskaintzen dira ikuskizuna eta festa. Aipatzekoa da dakarten artista gonbidatua ere, Grace Kelly saxofoi-jotzailea, zeinak askotan jo baitu Phil Woods, Wynton Marsalis eta lehen mailako beste hainbat izarrekin.