single

ARTISTAK

Ludovico y Los Acéfalos

0

Ludovico-y-Los-Acefalos

Daniel Delgado (ahotsa), Manuel Campos (bateria), Josu Salegui (saxo altua), Antonio Villa (baxua), Andrés Bescansa (gitarra),  Andrés Navascuez (pianoa), Víctor Vega (tronpeta), Rubén Ortiz (saxo baritonoa)

“Burua moztu diogu hip hopari, eta egiaztatu dugu, uste genuen bezala, ibiltzen jarraitzen duela”. Ludovico y Los Acéfalos hip hop instrumentatua egiten duen talde bat da. “hip hop” egiten dutela diogu zeren eta bateria erabiltzen dute erritmo-kaxa modura, haren gainean rapeko ahots-jokoak lerratzeko; eta “instrumentatua”, hain zuzen ere, ohiko rapero-DJ formatura mugatu ordez, musika-tresnekin esperimentatzen dituztelako genero hori ulertzeko eta aberasteko modu berriak. Musika beltzaren hurbileko hainbat soinutan inspiratzen dira: funkeko grooveak, reggaeko kadentziak, oso dantzagarriak gertatzen diren afro-beat trantzeak, etab.