single

ARTISTAK

Manci DJ

0

Manci moztua 900x

Manci DJ (Donostia)

Herbeheretan eta Erresuma Batuan zenbait urte eman ondoren, Donostiara, bere jaioterrira, itzuli da musika-hautatzaile gazte hau, eta berehala aurkitu du bere tokia. Dabadaban eskaintzen dituen “Espiral” gauak hirian galdu behar ez liratekeen hitzordu bihurtu dira. Manchesterren, CULT kolektiboko eta urtero egiten den Mayday jaialdiko egoiliarra da. Generoak ez dira eragozpen haren joaldietan, non konta ezin ahala estilo biltzen baitira: jazza, soula, broken beat, RnB, hip hop, house, boogie, disko-musika eta beste hainbat soinu.