single

ARTISTAK

Marco Mezquida: Ravelen ametsak

0

 

Marco-Mezquida-2017-C-Andrés-Pino-WEB

Marco Mezquida (pianoa), Martín Meléndez (txeloa), Aleix Tobias (perkusioa)

Marco Mezquida piano-jotzaile balearra Maurice Ravelen errepertorioaren birsorkuntza txundigarri batekin datorkigu. Mezquidak 2016an jo zuen lehen aldiz Donostian, Europako Kultura Hiriburu izan ginenean, Heinekin Jazzaldiarekin bat eginik, Europako talentu gazteen 12 Points jaialdiaren barruan. Iaz berriro izan genuen, proiektu zoragarri batekin, Chicuelo gitarrista flamenkoa lagun zuela. Mezquida kultuko musikaria da jada nazioarte mailan, oso estimatua bere teknikagatik eta edozer jotzeko duen erraztasunagatik, baina, batez ere, musikarako bizi delako, gorputz eta arima.