single

ARTISTAK

Naïssam Jalal & Rhythms of Resistance ft. Médéric Collignon

0

Naissam-Jalal-credit-Emanuel-RojasWEB

 

Naïssam Jalal (konposizioa, txirula, nay), Mehdi Chaïb (saxo tenorra, saxo sopranoa, perkusioa), Karsten Hochapfel (gitarra, biolontxeloa), Zacharie Abraham (kontrabaxua), Arnaud Dolmen  (bateria). Artista gonbidatua: Médéric Collignon (korneta)

Errepertorioaren ekoizpena: Les couleurs du Son

Ikuskizunaren ekoizpena: Tour’n’sol prod.

Naïssam Jalal txirulariak bere errepertorioan islatzen du bere nortasun askea eta nomada. Gurasoak siriarrak ditu, bera Parisen jaioa den arren. Musikari gutxik sintetizatzen dituzte emakumezko honek baino hobeto ekialdeko eta mendebaldeko arima musikalak. Maisutasun berbera erakusten du europar txirularekin nola nay izeneko arabiar txirularekin. Txirula klasikoa ikasi zuen neskatoa zela Parisko kontserbatorio batean, eta 19 urterekin Siriara eta Egiptora jo zuen bere sustrai kulturalen bila. Ordutik hona, jazzeko hainbat artistarekin ez ezik, musikari afrikar eta arabiarrekin ere jo du, Katibeh 5 rapeko palestinar taldea barne dela. Naïssamen gaurko boskotean –zeinarekin bi disko grabatu dituen jada– instrumentista frantsesak, marokoarrak eta alemanak nahasten dira eta soinu indartsua eta zirraragarria lortu dute.

Logo-TournsolWEB