single

ARTISTAK

Niña Coyote eta Chico Tornado

0

Niña Coyote eta Chico Tornado moztua 900 x

Niña Coyote eta Chico Tornado

Ursula Strong (bateria), Koldo Soret (gitarra, ahotsa)

Izen berezi honen atzean Ursula Strong eta Koldo Soret-ek osatutako bikotea dugu. Strong-ek iragan “lotsagabea” izan du Zuloak edota Las Culebras bezalako taldeetan. Soret-ek dagoeneko utzi du arrasto elektrikoa, Surfin Kaos edota Chico Boom taldeetan izandakoa. Bertako bi musikari, energiaz eta garrez beteak, dagoeneko nazioartean hainbat bira egin dituztenak: AEB Ameriketako Estatu Batuetan, Mexikon, Japonian eta Txilen. Euskarazko Album Onenagatik Etxepare Saria jaso dute aurten MIN sarietan (Musika Independentearen Sariak), Eate azken diskoagatik.