single

ARTISTAK

of Montreal

0

of Montreal (c Kelli McGuire)

of Montreal

Kevin Barnes (ahotsa, gitarra), Clayton Rychlik (bateria), David Pierce (baxua), Jojo Glidwell (teklatuak), Angy Laperdrix (soinua)

Kevin Barnes abeslari eta gitarrista aitzindari dutela, Elephant 6 kolektibotik irtendako indie popeko talde honek behin baino gehiagotan aldatu du trajea bere diskografian zehar, zeina 1997an hasi baitzen, Cherry Peel atera zutenean. Hantxe erein zuten hazia: musika argitsua, bitxia, ukitu psikodeliko eta vaudeville kutsukoekin, hitz surrealistak eta haluzinatuak ahaztu gabe. Taldearen azkeneko LPan, Innocence Reaches (2016), eta 2017ko Rune Husk EPan, soinu garaikideetara adi-adi daudela erakutsi dute. Eta ez dira Montrealgoak, Athens-ekoak baizik (Georgia).