single

ARTISTAK

Orphidal DJ

0

ORPHIDAL moztua 900x

Orphidal DJ (Donostia)

Bartzelonan bizi den donostiar hau Soulless Lab (digitala) eta Pitch Down (biniloa) zigiluen sortzaileetako bat da, beste batzuekin batera. Plataforma horiek bere material propioa, lagunena eta miresten duen jende talentudunaren lana editatzeko erabili ditu. Binilo formatuko produktuen bilatzaile nekaezin eta grinatsu honen setak hasieratik –2001 inguruan– jaso dituen eragin guztietatik elikatzen dira, betiere musika beltzarekiko sentiberatasun berezia erakutsiz. Oraingo honetan Black Market formatuan ariko da: jazzera, espiritualetara eta etiketa gabeko munduko musiketara irekitako setak jorratuko ditu.