single

ARTISTAK

Parrucho DJ

0

DJ-PARRUCHO moztua 900 x

Parrucho DJ (Gasteiz)

Parruchok hogei bat urte daramatza plateren atzean. Denbora horretan, hainbat taldetatik pasatu da –Ortophonk, Gasteiz Big Band, Tom Tom Makuts, Rasca y Pica…–, eta beste askorekin egin ditu elkarlanak, betiere musika estilo jakin bat tartean bada: groovea.

No Me Lo Crew Committee kolektiboko kidea da, non hainbat diziplinatako artistak lan egiten duten musika beltzaren sugarrari bizirik eusteko. Eta horixe da haren saioetan entzun daitekeena, musika beltza bere aldaera guztietan, xede argi batekin: dantza egitea.