single

ARTISTAK

Quintessence

0

QUINTESSENCE

María Sedano (ahotsa), Javier Merino (gitarra), Erik Niemietz (pianoa), Joanes Ederra (baxua), David Gorospe (bateria)

Erik, Joanes & Dave hirukoa Maria Sedano abeslariarekin eta Javier Merino gitarristarekin elkartu da aldi honetan, Quintessence sortzeko. Kontzertua Musikenen egin duten ibilbidearen ispilu izango da. Bakoitzaren errepertorioko pieza ezaugarrienen hautaketa bat eskainiko dute, beren musika-ikasketak azken emanaldi batekin burutu ondoren. Quintessenceren ikuskizunean, jazz bokala eta instrumentala, jazz tradizionala, fusiokoa, bebopa eta jazz modala tartekatuko dira, eta ez dira faltako jatorrizko konposizioak.