single

ARTISTAK

R.S. Basque Faktor: Akúfeno

0

R.S.Basque Faktor

R.S. Basque Faktor EUS

R. S. Basque Factor

Rubén Salvador (tronpeta, flugelhorn), Julen Izarra (saxo tenorra), Satxa Soriazu (pianoa), Javier Mayor de la Iglesia (kontrabaxua), Hilario Rodeiro (bateria)

Akúfeno diskoa Ruben Salvador proiektuaren liderrak ondutako lana da, Coruñan bizi izan zen hiru urteetan. Hiru saiotan eta hiru formazio desberdinek grabatutako diskoa da. R.S. Faktor-ek bi sukurtsal ditu, bata Euskadin eta bestea Galizian. Galiziakoa, R.S. Atlantic Faktor deitua, inguru haietako jazzeko musikari onenez osatua dago. Ruben Salvadorrek musikari horiekin gauzatu zituen lehenengo bi grabazio-saioak, musika-gogaidetasun handia lortu baitu beraiekin. Hirugarren saioa lehen sukurtsala, Euskadikoa, osatzen duten artistekin grabatu zuen, zeina R.S. Basque Faktor izenez ezagutzen baita. Musikari belaunaldi bikain horrekin landu eta grabatu zuen Ruben Salvadorrek bere orain hurrengo lana, Starting, zeinak, 2012ko BBK Sarietan, Jazzeko Disko Onenari zegokion Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi baitzuen.