single

ARTISTAK

Rabih Abou-Khalil

0

Rabih-Abou-Khalil-WEB

Rabih Abou-Khalil (lautea), Luciano Biondini (eskusoinua), Jarrod Cagwin (perkusioa)

Rabih Abou-Khalil gauza izan zen –artean world music deitua kontzeptu ere ez zenean, eta are gutxiago moda bat– zubi kultural bat eraikitzeko ekialdeko eta mendebaldeko musiken artean. Ospetsua da bere konposizioen maisutasunagatik eta arabiar lautea jotzeko duen modu paregabeagatik. Libanon jaioa izan arren egun munduko hiritar den musikagile hau nazioarteko abangoardian egon da 80ko hamarraldiaren erdialdetik hona. Abou-Khalil-ek hainbat artistarekin egin ditu grabazioak: jazzeko izen handiekin, musikari arabiar tradizionalekin, hari-laukote klasikoekin, armeniar musikariekin, fado-abeslariekin, orkestra sinfonikoekin eta musika garaikideko hari-laukoteekin (Kronos, Modern Ensemble).